ESKOLAKO ARAUAK



Eskolako komunitate ezberdineko partaideok elkarbizitza egoki bat lortzearekin daukagun arduraz ohartzen garenez, elkarren arteko errespetua bideratzeko, sor daitezkeen borrokei irtenbide egokia emateko asmoz, posible izanez gero parte hartzaileen akordioa lortuta, eta kontuan izanda ikasleek gizartetik, familiatik, kulturatik eta bizipenetatik bereganatzen dituzten baloreen islada dela ikastetxea, arautegi hau sortu dugu, eta ikas komunitateko kide guztiak izango gara hauek betetzeko arduradunak.


PASILO ETA ESKAILERETAKO ARAUAK-BETEBEHARRAK

1-Pasiloan eta eskaileretan lasai ibiliko gara ( ez dugu bultzarik, garrasirik egingo…)

2-Pasiloak eta eskailerak garbi mantenduko ditugu ( paperik ez bota, horma-irudiak errespetatu,…)

3-Pasiloetan eta eskaileretan ikasle txikiak errespetatuko ditugu. Kontuz ibiliko gara.

4-Eskaileretan barandila dagoen hormatik jeitsi/igoko gara.

5-Pasiloan dauden besteen gauzak ( motxilak, berokiak,…) errespetatuko ditugu.

6-Gelarako sarrera eta irteera modu ordenatuan egingo dugu.


JOLASTOKIKO ARAUAK-BETEBEHARRAK

 

1-Gure jolasetan parte hartzeko aukera izando dugu inor baztertu barik.

2-Irainketa, borroka eta indarkeriak ez ditugu onartuko.

3-Aldez aurretik ezarritako eremuetan jolastuko dugu.

4-Patioko material eta natura errespetatuko dugu.

5-Irakasleak errespetuz tratatuko ditugu.

6-Komunak modu egokian erbiliko ditugu.

7-Etxetik ekartzen ditugun bizikletak eta monopatinak aparkatuta geratuko dira eskolako jarduerak amaitu arte.


JANGELAKO ARAUAK-BETEBEHARRAK

1-Zaintzaileak eta lagunak errespetatuko ditugu.

2-Jangelara sartu orduko komunera joango gara eskuak garbitzera. Era ordenatuan.

3-Jangelara modu egokian sartuko eta eseriko gara.

4-Jangelan modu txukun eta egokian bazkalduko dugu:


  • Janaria ez dugu lurrera botako.
  • Mahai tresnak modu egokian erabiliko ditugu.


5-Tonu egoki batean hitzegiten saiatuko gara ( ez dugu garrasirik egingo )

6-2. eta 3.zikloko ikasleak garenok bazkaldu ondoren  mahaiko tresnak jasoko ditugu.


HARREMANAK HOBETZEKO ARAUAK-BETEBEHARRAK

1-Eskolan ezin da jo, ezta borrokatu ere.

2-Ezin dira hitz itxusirik esan, ezta elkarri iraindu ere.

3-Zerbait eskatu behar badugu mesedez eta eskerrik asko hitzak erabiliko ditugu, atseginak izan behar dugulako.

4-Besteon gauzak ez ditugu hartuko baimenik gabe.










GELAKO ARAUAK-BETEBEHARRAK


2-3 URTEKO GELA

1-Hitz egiteko gure txanda itxarongo dugu.

2-Besteak hitz egiten ari direnean isilik egongo gara eta entzun egingo dugu.

3-Garrasi egin gabe  egingo dugu berba.

4-Kideak mina egin gabe  tratatuko ditugu (bultza, koska, jo...).

5-Gelan dagoen materiala ondo erabiliko dugu.

6-Materiala erabili ondoren dagokion tokira jasoko dugu.

7-Paperak eta zikinkeriak dagozkien zakarrontzira botako ditugu.


4-5 URTEKO GELA

1-Hitz egiteko gure txanda itxarongo dugu
2-Besteak hitz egiten ari direnean isilik egongo gara eta entzun egingo dugu.
3-Garrasirik egin gabe hitz egingo dugu.

4-Kideak mina egin gabe  tratatuko ditugu (bultza, koska, jo...).

5-Gelan dagoen materiala ondo erabiliko dugu.

6-Materiala erabili ondoren dagokion tokira jasoko dugu.

7-Paperak eta zikinkeriak dagozkien zakarrontzira botako ditugu.

8-Eskolara etortzerakoan jolasten hasi baino lehen amantala jantzi eta lotu egingo dugu.

9-Gelatik irtetzerakoan ilaran joango gara astiro astiro geure tokia errespetatuz eta inori bultza egin gabe.

10-Gelatik irtetzerakoan ez gara berbetan egongo eta jolastu ere ez, beste geletakoak molestatzen ditugu eta.




1go ZIKLOA

1-Gelako kideak eta irakasleak errespetuz tratatuko ditugu (ez iraindu, ez jo...).

2-Hitz egiteko txandak errespetatuko ditugu, eskua altzatuz.

3-Gelako lanak egingo ditugu eta ordurako amaitzen saiatuko gara.

4-Jolasak, mugikorrak, mp3, kromoak...gelara sartuko ditugu eta gelako txoko batean utziko ditugu; jolastorduan jolasteko eta konpartitzeko erabiliko ditugu.

5-Agenda erabiliko dugu: etxeko lanak apuntatzeko, elkar komunikatzeko,…

6-Puntualtasuna oso garrantzitsua da; berandu bagatoz, ez dugu ikasten eta gure ikaskideak molestatzen ditugu.

7-Gela barruan lasai egongo gara, irakaslea ez egon arren.

8-Mahaia eta apala garbi eta ordenaturik izango ditugu.

9-Ondo eseriko gara.

10-Irakasleak edo norbaitek azalpenak ematen dituenean adi egon behar gara, dena ondo ulertzeko eta zer egin behar den jakiteko.

11-Bakarkako lanean aritzen garenean ezin dugu berbarik egin, ezta lekutik mugitu beharrezkoa ez bada.

12-Klasean ez dugu txiklerik jango, ezta beste gauzarik ere ez.

13-Komunera joan behar bagara, gelan sartu baino lehen joango gara.

14-Birziklatzeko paperak  eta plastikoak birziklatzeko kutxetara botako ditugu.



2.ZIKLOA

1-Ingurukoak errespetuz tratatuko ditugu:

·        Ez ditut irainduko
·        Ez ditut joko...

2-Gelako materiala zainduko dugu.

3-Gelan sartzerakoan puntualitatea mantenduko dugu.

4-Banan-banan hitz egingo dugu.

5-Lan giroa mantenduko dugu.

6-Etxerako lanak eta beharreko materiala ekarriko ditugu.

7-Jolas-tresnak atarian erabiliko  ditugu.

8-Gelan lasai egongo gara, nahiz eta irakaslea ez egon.

9-Mahaiak eta apalak garbi eta ordenata edukiko ditugu.

10-Ondo eserita egongo gara.

11-Adi egongo gara.

12-Klasean ez dugu ezer jango ( txikleak…)

13-Papera birziklatuko dugu.




3.ZIKLOA

1-     Elkarrenganako errespetua izango dugu (ez dugu irainik botako, ez dugu inor joko...).

2-     Gelan sortzen diren elkarrizketetan txanda errespetatuko dugu.

3-     Gelan eta etxean, behar denean, lan egin behar dut: gelan bukatu ez den lana; egunerokoa errepasatzea, zuzentzea, garbira pasatzea, ordenatzea ... etxean egin beharreko lana da.


4-     Mugikorrak, mp3a, nintendoak…, etxean utziko ditugu; ez ditugu eskolara ekarriko.

5-     Agenda erabiliko dut: etxeko lanak apuntatzeko, elkar komunikatzeko,…

6-     Puntualtasuna oso garrantzitsua da; berandu bagatoz, ez dugu ikasten eta gure ikaskideak molestatzen ditugu.

7-     Gela barruan lasai egongo gara, irakaslea ez egon arren.

8-     Mahaia eta apala garbi eta ordenaturik izango ditugu.

9-     Ondo eseriko gara.

10- Irakasleak azalpenak ematen dituenean adi egongo gara, azalpena ondo ulertzeko eta zer egin behar den jakiteko.

11- Lanean gaudenean txanda heltzean hitz egingo dugu; geure artean  baxu hitz egingo dugu eta behar ezean, ez gara mugituko.

12- Klasean ez dugu ez txiklerik, ezta beste gauzarik ere jango.


13- Gelara etorri aurretik joango gara komunera. Gelan egonda, larrialdiren bat dugunean joango gara,horretarako baimena eskatuz.


14- Birziklatzeko paperak paperontzian botako ditugu.




















No hay comentarios: