Atzo, martxoak 12, Aitor Antsotegik 12 urte bete zituen. ZORIONAK!
KULTUR EKINTZAK
Gaur arratsaldeko 6 eta erdietan Patxin eta Potxin pailazoak izango ditugu Aulestiko udal aretoan
Euskal dantzetako egutegia prest
Urzabal Guraso Elkarteak jakinarazi digunez DANTZA ikastaroa MARTXOTIK EKAINERA izango da. Martxoan eguastenetan izango dira klaseak eta apirila, maiatza eta ekainean eguenetan.
Lehenengo taldea 17:15etik 18:00etara ariko da. Talde hau HH 4-5 (Lurdesen gelakoak) eta LH 1-2-koek (Jabirenak) osatzen dute.
Bigarren taldea LH 5-6 eta gurasoak osaturik izango da eta 18:15etik 19:00 bitartean izango dute klasea.
Azken taldea 19:00etan hasiko da eta 19:45era arte dantzan arituko da. Talde honetan LH 3-4koak egongo dira.
Xabiren finala ikusten joateko autobusa debalde
Xabi Urberuagak finala jokatuko du martxoaren 21ean, zapatua, Zornotzan, 17:00etan. Bertara hurbildu nahi duten aulestiarrek aukera ezin hobea dute ikusten joateko; udalak autobusa debalde ipini du.
Sarrerak 25€-tan egongo dira eta udaletxean ordainduta erreserba daitezke. Autobuserako zein sarrerak erreserbatzeko azken eguna martxoaren 18a, eguastena, izango da.
Kirola eta osasunaren inguruko hitzaldia Aulestin
No hay comentarios:
Publicar un comentario