2010/03/12

2010-03-12 PK ALBISTEAK

Urtebetetzeak

Aste honetan urtebetetze bi izan ditugu. Astelehenean, martxoak 8, Jokin Kortak 12 urte bete ditu. Atzo, martxoak 11, June Zenarruzabeitiak 3 urte bete zituen. ZORIONAK BIOI!!!


LIBURU ALTXORRA gaur ekartekotan zeuden Galtzagorri elkartekoak baina, ezin zutela eta, martxoaren 22ra atzeratu dute. Zain izango gaituzte!


LH6 mailakoak ingelera barnetegitik buelta

Aste osoan zehar Aulestiko eskola LH6ko neska-mutilak (neska eta mutilak) ingelera barnetegian izan dira… dena ingelesez egiten. Agian euskera be ahaztu zaie! Gaur heltzen dira, arratsaldeko 3ak bueltan…Ea zer dioten!


Ordenagailu eramangarriak ekarri dituzte

Lh5mailakoentzat ordenagailuak aste honetan ekarri dituzte. Gure aldetik LH6koentzat ere eskatu ditugu (eskola txiki guztien moduan).


UMEENTZAKO ANTZERKIA GAUR

Trolebu eta Kultur elkarteen kultur egitarauaren barruan gaur Antzezkizuna taldearen “Ipuin Lapurra” antzezlana izango dugu udal aretoan, arratsaldeko 6etan.

LH 3-4koak igerilekuan hasi dira… hiru astetan ariko dira eta pozik dabiltza… diote!

Leatarren egunerako batzarra gaur


ZALDI-MANDO PROBAK AULESTIN

Hurrengo asteburu bietan, martxoak 19,20,21,27,28, Jabier Urberuaga Memoriala ospatuko da Aulestin, zaldi-mando probak.


PREST LANERAKO, IKASTEKO ETA GOZATZEKO

Gu, azken bi hilabetetan Ander Lipusekin eginikoa gogora ekarri eta apuntatu dugu. Hona hemen zerrendatxo bat: beroketak, ahotsa landu, erlajatzeko ariketak, olerkiak idatzi eta errezitatu, irudimena landu - leihoa irekiz... -, ipuinak asmatu eta kontatu, konpartitu - ipuina, irudimena, ideiak -, lotsa kentzeko jarduerak, jolastu eta jolasten ikasi, antzeztu – geure kabuz, lagunekin elkartuz, bera imitatuz...-, ondo pasatu, gozatu... Zenbat gauza, ez?.

Jarduera guztien artean, ondorengoak izan dira guri (5. mailakooi) gehien gustatu zaizkigunak: ipuinak kontatzea, imajinazioa erabiltzea eta kanpora botatzea -leihotik -, antzeztea, kideekin batera parte hartzea (konpartitzea), espazioan zehar mugitzea eta “tiroz hiltzea”.

Ekintza horiek guztiak garatuz, Lipus maisuarekin hainbat ikasi dugu; esaterako: antzezten, antzerkia egiten, lotsa kentzen, ahotsa lantzen eta elkarlanean aritzen.

Gu prest gaude maiatzean berriz ere lanean, ikasten eta gozatzen jarraitzeko.

Zain izango gaituzu, maisu Ander, Lipus jauna.

Ainhoa, Alaitz, Arene, Garazi, Jone, Julen, Libe, Unai eta Urko

No hay comentarios: