Neguko jaietan murgilduta gabiz. Egunokin hotza be etor jaku. Gaur, San Blas egun hotz honetan, zer hoba etxean gelditu eta errezeta hau prestatzea baino?. Esango diguzue zelan atera zaizkizuen!.
SAN BLAS OPILAK
OSAGAIAK:
-Anis esentzia (30 tanta)
-Arrautzak (dozena bat)
-Azukrea (250g)
-Esnea (baso bete bat)
-Gurina (250g)
-Irina (2kg)
NOLA EGIN:
Lehenengo hiru arrautzari zuringoa kendu eta molde batera bota.
Ondoren, beste arrautzak balda batera bota.
Utzi gurina mikrondasean minutu bat, urtu arte.
Urtzen denean bota arrautzak dauden baldara, baita baso bat esne ere.
Gehitu 30 tanta anis esentzia baldara eta nahastu osagai denak.
250g azukre molinilloan txikitu, bota arrautza zuringora eta ondo nahastu.
Masa ondo eginda dagoenean, mahaira bota eta amasatu 10 minutu inguru.
Masa ondo nahasita dagoenean zapaldu arrabolarekin.
Zapaldutakoan basoarekin boribiltxoak egin opilei San Blasen itxura emanez.
Labean sartu. 10minututara bueta emon opilei eta 20 minututara atera labatik.
Bota glas azukrea gainera, gogortzen utzi 5 minutu…
…ETA PREST DITUZU¡¡¡¡
ON EGIN¡¡¡¡¡¡
No hay comentarios:
Publicar un comentario