2014/05/09

GORANTZ GOAZ GO-GO. EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN 2014ko JAIA








Enkarterriko ikastetxe publikoetako IGEek, BIGE eta EHIGErekin batera, Mendi Martxa bat antolatu dugu Balmasedan, Euskal Eskola Publikoaren Jairako motoreak berotzen hasteko. Gonbidatuta zaudete denak, maiatzaren 18an, Kolitza mendira igotzera
1.- Parte-hartzaileak:
Nagusiak eta 3 urtetik gorako haurrak. Adingabekoak nagusi baten
erantzukizunpean joango dira.
2.- Ordutegia eta ibilbideak:
Irteera 10:00etan San Severino Plazatik.
1. Ibilbidea – luzea:  Balmaseda – Kolitza – Las Laceras – Balmaseda. 13km, 750m-ko igoera. 4-5h.
2. Ibilbidea – laburra: Balmaseda – Pandozales - Las Laceras- Balmaseda  7Km, 150m-ko igoera. 2-3h.
3.- Edari-postua:
Ura eta fruta-irabiaki/freskagarri poltsa haurrentzat.
1. ibilbidea: Kolitzako aterpetxea                2. ibilbidea: Pandozaleseko baseliza
4.- Birziklatzea:
Sortzen dugun zakar guztia Balmasedara jaitsi eta dagokion edukiontzian botako dugu.
5.- Aparkalekua: Mendia eskolako jolastokia.
6.- Izen-ematea eta informazio osagarria:
Izena ematea beharrezkoa da (0€), mendimartxagogo@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz izena eta abizenak, adina eta aukeratutako ibilbidea adieraziz.
Izena emateko azken eguna: maiatzaren 15a, osteguna.
Oharra:  Antolakuntzak ez ditu bere gain hartuko martxan gertatu daitezkeen istripuak  edo gaixotasunak. Parte-hartzaileek antolakuntzaren edozein kalte-ordainketari uko  egiten die. 

No hay comentarios: