2007/12/05

PK - 2007ko abenduaren 5a

Aste honetako arduradunak:Ane, Eider eta Aitor

Ander Lipusekin antzerki lanetan eta ikasten
Aitor

Astean zehar Ander Lipusekin egon ginen LH-ko ikasle guztiok antzerki lanetan. Musika desberdinak ipini zizkigun eta guk musika haiekin dantzak egin genuen. Gero saxofoia jo zigun eta oso ondo pasatu genuen.


Istripua Aulestin

Ane

Atzo Aulestin, eraikuntzan zebilen gizon bat laugarren pisutik jausi zen. Esan zutenez Leketioko obrero bat omen da. 6m-ko altueratik jausi zen. Kolpearen ondorioz, mokorra eta saihets-hezurrak apututa izan ditzakeela esan dute larrialdi zerbitzuetakoek.

Antzerki egunerako prestatzen

Eider

Datorren asteko barikuan antzerki eguna izango dugu, urtero moduan.

Aliciaren gelakoek Udazkena baserrian egingo dute.

Lurdesen gelakoek “Katu guztiak ez dira gaiztoak” egingo dute.

Jabiren gelakoek Elurrezko panpina” egingo dute.

Gararen gelakoek “Simpsondarrak Aulestin” egingo dute.

Eta Garbiñeren gelakoek “High school musical” egingo dugu.


Musika Eskolaren XXV. Urteurrena / ARGAZKI ETA BIDEO BILKETA

2008. urtean Aulestiko Musika Eskolaren XXV. Urteurrena ospatuko da. Ospatzeko erakusketa eta ekintza desberdinak antolatuko dituzte.
Erakusketa antolatzeko argazki eta bideoak biltzen hasiko dira. Lortu nahi duten materiala Aulestiko musika munduarekin lotutakoak dira. Argazki eta bideoen kopiak aterako dituzte eta 15 eguneko epean itzuliko dizkiete jabeei.

Argazkiak eta bideoak ENTREGATZEKO EPEA 2008ko urtarrilaren 31n izango da.


Pinturarik ez aste honetan
Urzabal guraso elkartekoek adierazi digutenez edatorren zapatuan ez da pintura klaserik egongo

Eskolaz kanpoko ekintzak martxan.Astelehenean extraeskolarrak hasi ziren arrasdtaldeko 4etatik 5etara.

Gabon kantetako entsaioa barikuan izango da.. Aurten, XXV. Urteurrena dela eta ospakizunetarako dirua batzeko, Gabon Egunean kantuan dauden bitartean boltsa pasatuko dute

No hay comentarios: