2007/11/30

PK - 2007ko azaroaren 30a


Aste honetako arduradunak:Naiara, Maite, Julen, Josu, Arene eta Zorion

HAMAIKETAKOA FRUTEKIN

Julen M. eta Josu

Astelenean frutekin merendola egin genuen eta guk preparatu genuen jatekoa. Lehendabizi errezeta diber­tigarriak irakurri genituen gero 4 taldetan banatu ginen eta bakoitzak bere errezeta hartu genuen eta gauza egiten hasi giñen: platanoekin itxasontziak, fruten “pintxo morunoak”, naranja eta limoi zukua, platanoaren batidoa, limoi sorbetea eta fruten mazedonia. Jan ondoren fruten jolasak egin genituen ondoren sa­garre­kin jolastu ginen. Oso gozoa egon zen dena: berriz egiteko prest gaude.


ELIKADURARI BURUZKO HITZALDIA

Zorion eta Arene

Aurreko astean, asteazkenean, Txabi Txakartegi pediatra etorri zen eskolako neska-mutiloi, liburutegira, elikadura eta nutrizioari buruzko hitzaldia ematera.

Gauza asko kontatu zizkigun. Adibidez, animaliak txikitan bakarrik edaten dutela esnea eta munduan badaudela pertsonak ezin dutenak esnerik edan, alergiaren bat dutelako edo, txinatarren kasuan, ez dutelako edaten. Galdetu zigun zenbat otordu egiten ditugun eta guk erantzun genion bost otordu egiten ditugula: armozua, errekreokoa, bazkaria, merienda eta afaria.

Ohitura batzuk kendu behar ditugula ere esan zigun adibidez: Kas eta gozoki gutxiago hartzea. Azkenean gure bizitza osasuntsua izateko fruta, barazkiak eta kirola egin behar dela aholkatu zigun

Gaur zineman, Shin Chan
Maite

Gaur azaroak 30 barikua , arratsaldeko 17:30 etan, “Sin Chan” ikusgai udal areto nagusian.

PINTURA IKASTAROA
Naiara

Pintura ikastaroa bihar, abenduak 1, hasiko da. Atzo amaitu zen apuntatzeko epea eta 29 pertsona apuntatu dira. Ondo pasatzea espero dugu!


No hay comentarios: