KULTUR EKINTZAK
Bihar, martxoak 27, ORDENAGAILUEKIN JOLASEAN ekintza dago antolatuta.
Zorionak Xabi
Xabierrek eta Berasaluzek bigarren mailako binakako eskuzko txapelketa irabazi zuten. ZORIONAK!!!
Kobak irabazi ditu Aulestiko probak
Joan den astean ospatu ziren probak Kobak irabazi zituen 86 untza, 4m eta 25cm-ko emaitzagaz.
Heldu da KORRIKA
Datorren astean, apirilaren 2tik 3rako goizaldean KORRIKA 16 pasatuko da Aulestitik.
KORRIKA TXIKI bihar arratsaldeko 6etan ospatuko da Aulestiko kaleetan.
Soluziako monumentuan hasiko da, bertan unibertsitate, batxillergokoak eta nagusi guztiak egongo dira. Plazan DBH-koak eta Muletein LH 5-6koak; frontoian LH 3-4koak eta Alegin LH 1-2koak; Nareako kruzean, HH 4-5 urtekoak eta azkenik, Goiko Iturrian, HH 2-3 eta Haurtzaindegikoak.
Ostean, plazan, jolasak eta txokolate egongo dira. Aurten txokolatea HH 4-5 urtekoek egingo dute.
Espero dugu guztion parte hartzea izatea, ume, guraso eta etxeko guztion parte hartzea.
Domekan, meza ostean, partuduak egongo dira frontoi zaharrean. Ostean, euskera ikasi daben herritarrei omenaldia egingo zaie eta gero pintxoak jateko aukera izango dugu.
AUPA KORRIKA 16!!!
Igerilekua datorren astean amaituko da
Datorren astea izango da igerilekuko azkena. Azken eguna dela ospatzeko jolasak izango dira nagusi.
Datorren astean oporrakDatorren asteko ostiralean, apirilak 3, astesantuetako oporrak izango ditugu. Egun hori eguerdira arte izango dugu klasea.
Apirilaren 1ean bizikleta eguna Aulestin
Datorren eguastenean, apirilak 3, BIZKLETA EGUNA ospatuko dugu.
Lea Ibarreko X. Esku Pelota TxapelketaAmoroto 2009-03-29
No hay comentarios:
Publicar un comentario