2009/04/03

PK azken albisteak 2009-04-03



GAUR OPORRAK!!!
Apirilaren 20an itzuliko gara. ONDO IBILI!!!

URTEBETETZEAK
Apirilaren 7an Aitzol Anituak 8 urte beteko ditu. ZORIONAK, AITZOL!

Pasau da KORRIKA
Gaur goizealdean, apirilaren 2tik 3ra, KORRIKA 16 pasatu da Aulestitik. Giro itzela izan dugu herrian.


Bizikleta eguna Aulestin
Herenegun, apirilak 1, BIZIKLETA EGUNA ospatu genuen Aulestin. Eskola osoak hartu zuen parte. Goizeko 10etan LH 3-4-5-6koek herritik paseada eman ondoren Pago¬diagaraino joan ziren, guztia Jaioren land-roverraren lagun-tzarekin. 11etan beste guztiak, HH eta LH 1-2koak, Madalenaraino joan ziren Jaioren atzetik eta “kotxeskoba”ren lagun¬tzarekin. LH 5-6koak ere, oinez zein bizikletan, laguntzera joan ziren. Ospakizun aparta egin genuen

Igerilekukoa amaitu da
Atzo, apirilak 1, amaitu genuen aurtengoz igeri¬lekuko jarduna. Balo¬razioa oso ona izan da ikasle, irakasle zein gurasoen aldetik. Aurten nagusiek 4 saio eta txikiek 8 saio izan dituzte eta nahiko ondo antolatuta egon da guztia: bidaiak, denbora eta kla¬seak. Eskerrak eman behar dizkiegu partaide guztiei, erakutsi duten gogo eta jarreragatik. Baita Markinako kiroldegikoei eta, bereziki, Igor monitoreari.

No hay comentarios: