LH 5-6
Atzo, maiatzak 29, Josu Uriarteren urtebetetzea izan zen. 11 urte bete ditu. ZORIONAK, Josu!!
OLINPIADAK
Gaur, apirilak 30ean, Lea Artibaiko eskolarteko XX. Jolasak eta kirol topaketak egon dira Lekeition, 5. eta 6. mailakoentzat. Lea Artibaiko ikastetxe guztietatik joan gara ikasleok.
Bertan, 5. mailakoek joko eta herri kirolak egin ditugu, horien artean beisbola, zelai errea, baloi dorrea, futbola baloi barik, jokeia eta txokor batze eta soka-tira. LH 6. mailakook, eskuz eta palaz egin dugu. Hori dena amaitzen denean, Lekeitioko frontoian, 6. mailakook, palazko partiduak jokatu ditugu, kinielazka. Maitek eta Maddik ondo jokatu eta partidak irabazi dituzte; berdin Eider eta Ibon, ikasle-irakasle bikoteetan; azkenik, mutiletan, Aitorrek eta Josuk irabazi dute Lea-Artibaiko kiniela.
Bertso saioa eskolan
Astelehenean, apirilak 27, BERTSO SAIOA izan genuen eskolako aterpean, goizeko 10etan. Bertan Xabier Enbeita bertsolaria eta Aitor Rubio gitarrajolea izan genituen gurekin bertso eta kantak abestuz: Ikusi nuenean, Aita-semeak, Triste bizi naiz eta, Lau teilatu, Furra-furra, Ilargia, Aitormena, Euskal Herrian euskaraz… Ordu betetik gora kanta eta kanta, kanta paperak eskuetan, bakarka eta guztiok batera. Ordu beteko saio ederra izan genuen.
Ipuin topaketa martxan
Urzabal Guraso Elkartekoek martxan ipini dute XXI. IPUIN TOPAKETA. Urtero lez, apirila-maiatza bueltan hasten da ekintza hau eta San Juan egunean, ekainak 24, izaten du bere amaiera paregabea: ipuin liburua, sariak, agiriak eta jaia. Baina horretarako herriko gazteek, LH-ko 1.mailatik 18 urtera bitartekoek, ipuina idatzi beharko dute eta maiatzaren 27a orduko eskolan edo udaletxean aurkeztu.
Lana CD baten digitalizatuta aurkeztu behar du bakoitzak, bertan ipuinaren tituloa eta idazlearen izen-abizenak eta maila zehazturik. Bakoitzak argazki bat ere aurkeztea eskatu du eta marrazkia, beltzez ondo markatuta, paperean.
Aulestin, 2009ko apirilaren 30a
Kaixo Urzabal Guraso Elkartea:
Gu, Urregarai Herri Eskolako ikasleak gara. Poz-pozik gaude aurten ere, ipuintopaketa ospatuko delako, baina, proposamen batzuk egin nahi dizkizuegu:
Pertsona bakoitzak CD batean ipuin bat eta argazki bat erabili beharrean, pentsatu dugu eskolako ume guztiei argazkiak ateratzea eta ipuin guztiak pen-drive edo CD bakar batera pasatzea. Horrela ez dugu horrenbeste CD-rik gastatu behar. Alde batetik merkeagoa izango da eta hondakin gutxiago sortuko ditugu.
Espero dugu gure proposamenari kasu egitea.
Agur, zuen erantzunaren zain
No hay comentarios:
Publicar un comentario