Aitzol
Athletic-ek finala jokatuko du Bartzelonaren aurka datorren astean azteazkenean, Valentzian. Hainbeste urte itxaron ondoren, ea irabazten duen. AUPA ATHLETIC!
XABI URBERUAGA AURRERA
Aitor eta Zorion
Domekan, maiatzak 10, Xabik Olaizola II.aren kontra jokatuko du final zortzirenetako kanporaketa. Partida Eibarko Astelena frontoian izango da, arratsaldeko 5etan.
Aupa, Xabi, Eibarren egongo garenok zein Aulestin zain egongo garenok, zeugaz gagoz! Ea irabazten dozun!
Pilates ikastarorik ez
Datorren zapatuan ez da pilates ikastarorik egongo.
Ipuin Topaketak martxan
Iada hasi gara Ipuin Topaketarako idazten. Eskolako gazteenek eskolan idatzi dituzte ipuinak, LH 5-6koen laguntzarekin. Zuzenketak eta hobekuntzak egin ondoren aurkezteko moduan egongo dira ipuinak. Marrazkiak ere aurrera doaz.
Ipuinak idazten goazen heinean eskolan batuko ditugu. Lehen hezkuntzako ikasle bakoitzak bere karpeta izango du, han ipuina eta argazkia sartzeko. Argazkiak ere prest daude. Ipuinak eskolan idatz daitezke edo etxean ordenagailuz idatziz gero, hurrengo helbide elektronikora bidal dezakezue zuen lana: pkazkenalbisteak@gmail.com. Hori bai, eskolan bideratzea nahi baduzue, maiatzaren 13rako eginda egon beharko du, guk antolatu ahal izateko.
Ander Lipusekin lanean
Atzo, maiatzak 7, Ander Lipus etorri zen eskolako LH 5-6 mailakoekin lan egitera; ordu luze bi egon ginen berarekin, ekainerako zerbait prestatzen. Datorren astean LH 3-4koekin egongo da. Denbora luzean egon da Lipus etorri ezinik, bere emanaldiak eta “Martina” programa direla eta. Maiatza ekainean tartetxo bat aurkitu du eta aprobetxatu beharko dugu.
ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA BERGARAN
Datorren barikuan, maiatzak 15, Azpeitiako Tren Museora goaz
No hay comentarios:
Publicar un comentario