2009/05/14

2009-05-14 PK azken albisteak

thletic!

Urtebetetzeak

Aste honetan, eta maiatza osoan, urtebetetze bakarra dugu: Sara Asenjok zapatuan, maiatzak 16, 6 urte beteko ditu. ZORIONAK Sara!!!


Aupa, Xabi Urberuaga!

Pasa den domekan Xabi Urberuagak izugarrizko partida jokatru zuen Aimar Olaizolaren kontra. Aulestiko zaleak onenak direla be erakutsi zuten. Egunkari batek baino gehiagok zioen “Pelotan inoiz gertatu ez dena: pelotari biak irabazle”. Zorionak Xabi, zorionak Aulesti!

LH 5-6kook bertso hau egin dugu bere omenez. Doinua: Xabier Leteren “Habanera”. Entzun nahi baduzue, LOTURAK-AULESTI IRRATIA klikatu eta entzungo duzue.

Retegi bi ta Begino

bota dozuz karkabara

Lehenguneko partiduen

ein zendun hainbat dejada

Aimar Olaizolak eitzun

garaipenerako traba,

nahiz eta ez irabazi

gutzako onena zara

Aulesti erdixe jun zan

zu ikustera bertara,

beste erdixe begire

telebista pantailara.

Ez da gutxi, heldu zara

zu final laurdenetara.

Gure txapelduna zara

Xabier Urberuaga

Sandra andereñoa eskolan

Joan den astean etorri zen Sandra HH 4-5 urteko gelara. Datorren astera arte egongo da.


ORDENAGAILUEKIN JOLASEAN bihar arratsaldeko 5 eta erdietan, TROLEBU ETA KULTUR elkarteen eskutik


Ipuin Topaketak martxan

Eskolako ikasle gehienak hasi dira ipuina idazten eta marrazkia egiten ere. Gogoratu nahi dizuegu azpian agertzen den helbidera bidal dezakezuela ipuina:

pkazkenalbisteak@gmail.com


Ander Lipusekin lanean

Aste honetan LH 3-4koak egon dira Lipusekin lanean. Hurrengo astean bi taldeek saioa izango dute.


Tren Museora bidaia

Bihar, maiatzak 15, Azpeitiko Tren Museora goaz eskolako ikasle eta irakasle guztiok. Goizeko 9etan dugu irteera ordua, bertan 10:30rako egon ahal izateko. Lehenengo Lurrin trenean egingo dugu ordu erdiko bidaitxoa eta gero museoa bisitatuko dugu.


LH6koak Markina BHI-ra

Datorren astean, 20an hain zuzen, LH6.mailakoak Markinako BHIra doaz, Markinako, Berriatuako, Etxebarria eta Munitibarko 6.mailako guztiekin batera. Han institutua ezagutuko dute, baita euren kideak izango direnak ere.


IBAIALDE

Martitzenean, hilak 12, , 5. eta 6.mailakook, Laminerrekara joan ginen. Bertako harriak altxatuz, animalitxoak harrapatu genituen eta ondoren, aztertu, azkenean, libre utzi genituen. Horrez gain, bertako zuhaitzen izenak ikasi eta aztertu genituen. Errekako tenperatura ere aztertu genuen eta erreka garbia zegoela ikusi genuen.


Aste honetan dantzarik ez

Gaur ez da dantzarik egongo. Pasatu abisua guztiei!!!

Datorren astean bi saio izango dituzte, eguazten eta eguenean, ordu bardinean.

Urzabal Guraso Elkartea

No hay comentarios: